2010-03-10
1.TESTUA (etxerakolanak)
2. argudio testua
INTERNETEN MENPEKOTASUNA |
Kaixo, ni Iñigo Erice naiz, eta pedagogo bezala lan egiten dut, Guraso guztiei demostratu nahi diet interneten menpekotasuna ezin dela txarragoa izan.
2. argudio testua
INTERNETEN MENPEKOTASUNA |
Kaixo, ni Iñigo Erice naiz, eta pedagogo bezala lan egiten dut, Guraso guztiei demostratu nahi diet interneten menpekotasuna ezin dela txarragoa izan.
2010-03-09
INFORMAZIOA
INFORMAZIOA
2010-03-08
Telezaborraren aurka
Kaixo, 14 urteko gaztea naiz eta gutun hau bidaltzen dut, telezaborraren alde dauden guztiei nire argudio guztiak irakurri ondoren ikuspuntua aldatzeko asmoz.
2. TESTUA (fast food)
Kaixo:
Nik zuk bezala seme-alabak ditut. Segur aski automobilean zoazenean askotan esan dizute: "begira Mc Donald's bat, afaltzera geldi gaitezke?" eta batzutan gelditu egin zarete. Baina zer uste duzu egunero leku hauetara joaten direnei buruz? Nire iritziz pertsona horiek arazo larri asko dituzte osasunean.
Hasteko esan nahi nizuke "fast food-a" entsalada edo saltxitxa batzuk prestatzea bezain azkarra dela. Haien artean ezberdintasun bakar bat dago, hauek askoz osasuntsuagoak direla fast foodean egindako hanburgesak baino. Esate baterako, etxean egiten diren patata frijituak normalean zartaginean egiten dira. Beharbada hauek grasak eduki arren, ziurtasun osoz esan dezaket Mc Donald's-en edo Burger King-en egindakoak baino askoz grasa gutxiago dituztela, hauek freidoran eginak direnez gero.
Beste konparazio baterako, janari azkarretako enpresetan prestatzen duten entsalada barazkia izanagatik , merkatuan erositakoak baino askoz txarragoa baita osasunerako.
Bestalde, pisu gehiegi edukitzearen arrazoi nagusi bat izan daiteke, "fast food"-eko janari bakar batekin egun osorako behar den elikaduraren erdia jaten denez gero.
Gainera, jende askori adizioa sortzen dio eta bakarrik hori jateko gogoa du, batzuk adizioa sortzen duen osagai berezi bat duela uste dute. Dena oso ondo pentsatua daukate: prezio merkeak, osagai merkeak eta langile gutxi eta merkeak. Ez dute zerbitzariak zu ilara batean itxaron behar duzu eta horrela dirua aurrezten dute.
Nahiz eta hanburgesen eta edarien argazkiak oso handiak izan, segur aski asko etortzen dela irudikatzeko baina errealitatean edariaren erdia izotza denez gero oso txikia bihurtzen da, gainera hanburgesak txikiak dira eta. Hau guztia gutxi izan balitz bezala altzariak oso ondo prestatuta baitaude, hau da eseri eta amaitzen duzun momentu berean joateko, honela leku asko dute hurrengo bezeroetarako.
Esan dudan guztia kontutan hartuz, janari azkarrak prestatzen duten lantegien aurka nago adibidez Mc Donald's aurka lehen aipatu ditudan argudioengatik eta beste batzuekin ere ados nagoelako.