2008-11-03

loro elebiduna

Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak. Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.

No hay comentarios: