2010-03-05

2. argudio testua

                                                KIROLAREN GARRANTZIA

Kirolak egiten duena, bizitzaren erosotasuna hobetzea da eta hori da nire intentzioa,egiten ez dutenek kirola egitea, edota beintzat egitearen onurak ikustea.

Alde batetik, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak egitea ona da, gorputza iraunaraztea eta handitzen duelako, baita ere, arintasuna,mugimendua edota indarra areagotzen laguntzen duelako.

Egia da osasun aldetik begiratuz beharbada lesioak gerta daitezkela baina lesio posibilitate horiek existitu arren Jabier Aguirrek zientzia.net-en horrialdean idatzi zuen artikulu bat non kirola egiteko 10 arrazoi ematen zituen. Adibidez inpotentzia alde batera uzteko edota umore ona izateko, beste batzuk esateko, kolesterola,diabetea, bihotza, eta minbizi gaixotasunak ebitatzeko edota kontrolatzeko. Horiek gain hezurren kontserbaziorako eta bizi luze bat izateko laguntzen baitu kirolak.

Beste alde batetik Drogak sartuta daude bale, inork ez dizu ezetz esango, baina problema hori egon arren, kirola egiten duten miliaka pertsona gehiago daude horretan ez daudenak sartuta, problema hori goi mailan gertatzen da eta ni ez naiz ari esaten goi mailan kirola egin behar denik, baizik eta kirola gure osasuna hobetzen duelako egin behar dela.

Azkenik kirola egiteko arrazoi bat gehitu nahiko nuke, ziur nago guztiek dakizutela kirola banaka edota taldeka egiten dela, eta hori da arrazoitu nahi dudana, kirol bat taldean egitea talde lana, besteen arteko errespetu edota norma batzuk jarraitzen ikasten laguntzen duelako, baita ere kirola banaka egiterakoan,  konpetizioan helburua, bestea superatzea da,horregatik zure superazio espiritua, ausardia eta sikologikoki ezagutzeko aukerak ematen dizkizu eta hori lehiaketetan parteartzeko ona da.

Ondorioz, aurretik esan dudan guztia ikusita, eta kirolaren aurka zaudetenak zuen argudioak ikusita, ziur nago denok dakigula eta demostratu dut, naiz eta kirolak aurkaren gauzaren batzuk izan, alde askoz gehiago ditu. Zuen
baimenarekin,gomendio bat egingo dizuet: KIROLA EGIN.

No hay comentarios: