2010-03-05

2. argudio testua




Bideojokoak

Guraso agurgarriak:
Zuen seme alaben izenean hitz egiten dudalakoan nagoen ikaslea naiz, eta eztabaida handia sortzen duen gai batez hitz egin nahi dizuet: Bideojokoen onurak.

Jende askok dio bideojokoek adikzioa sortzen dutela, eta egia izan litekeen arren, ez dute zertan arazo bat izan, modu kontrolatuan erabiltzen badira, esate baterako, egunero pixka bat jolastuz.
Bestalde, askoren ustez bideojokoak garestiak dira: bideokontsola erosi, memoria txartela, jokoak, mandoak...
ziur nago, arazo hori ez genukeela izango merkeen ateratzen den mahaigaineko kontsola erabilz: Ordenagailua. Ordenagailuarekin, dohan jeitsi ditzakegu jokoak, eta ez du gastu estrarik.

Beste alde batetik, joko askok erreflexuak handitzen dituzte egin beharreko mugimendu azkarrak direla eta.
Gainera, galtzean beren burua kontrolatzen laguntzen du jolasten duen pertsona, beraz oso lagungarriak dira.
Aurrekoaz aparte, González Tardón adituak dioen bezala, bideojokoekin jolasteak garuneko nukleo asko aktibatzen ditu garunaren aktibazioa handituz eta habilezia handituz.

Beste guztia gutxi balitz, autosuperazioa bultzatzen dutela egia borobila da, jokalarian jokoa amaitzeko grina pizten baitute, eta nire ustez benetan garrantzitsua da puntu hau.

Aurreko guztia esan ondoren, eta nire iritziz, bideojokoen alde onak deusestaezinak dira, erabakiak hartzeko inplikazioa sortzen dutelako.
Beraz zuen seme alabei astean 4 edo 5 ordu jolasten uztea proposatzen dizuet.

Ioar Casado.





No hay comentarios: