2010-03-08

2. argudio testua





MATXISMOA FUTBOLEAN

    Kaixo, ni Ainhoa naiz, Lizarrako gazte bat. Kirolaria eta kirolzalea naiz, eta lehen testu honetan (ez da izango azkena), futbolari buruz hitzegin behar dut. Ez dakit zenbat egunkari edo komunikabideetan azalduko den, baina konbentzitu nahi zaituztet, futbolean dagoen matxismoaren kontra ahal dugun guztia egitea. Neskak, mutilak bezala, munduko edozein lekutan ezagutzea nahi dugu, eta horren eskubidea dugu.

    Hasteko esan behar dut, leku batzuetan futbolaren jarraitzaile gizonezkoek, ez dutela nahi emakumeak futbol partidak ikustera joatea, mutilei arreta galtzea egiten dietelako. Adibidez, Zenit Errusiar futbol taldearen jarraitzaile gizonezkoak, clubaren arduradunei, eskatu zieten emakumeei sarrerak ez saltzea, bakarrik mutilak egoteko ikusle bezala Petrosky Stadiumean (taldearen estadioa). Denok dakigu hori ez dela bidezkoa.

    Hariarekin jarraitzeko, ez digu bakarrik mina egiten emakumeei matxismoaren kontu hori, baita ere gizonezko batzuei. Futbolean dagoen matxismoaren ondorioz, jokalari homosexualak ez dira ausartzen esatera bere sexu berdina gustoko dutela. Hori egingo balute, afizioaren irainak jasoko baitzituzten. Gainera, brasilgo epaile batek esaten du futbola gizonezkoen futbola dela ez homosexualena. Eta ez hori bakarrik, esaten du, jokalari gay batek futbola utzi behar duela edo beste talde bat egin behar duela. Ez dut uste arrazoia duenik.

    Horrez aparte futbolera jokatzen duten gizonezkoek, jokatzen duten emakumeak baino diru gehiago irabazten dute, askoz gehiago. Zergatik gertatzen da hori? Gizonezkoen iritziz, hobeagoak izateagatik. Bai, hori egia da, baina hobeagoak dira, entrenatzaile hobeagoak dituztelako, eta nola lortu dituzte, diruarekin. Nire iritziz, argudio hori ez da oso ona, are gehiago ziur nago arrazoia dudala.

    Honekin jarraituz, zergatik gizonezkoak, famatuak dira eta neskak ez? Lehen jarri dudan argudio berdina emango zenukete gizonezkoek. Hobeagoak zaretela. Nahiz eta club beraren, talde femeninoa ligan hobeagoa den, soilik ezagutzen ditugu mutilak. Esate baterako, Athletikeko nestak, 10 urtetan, hiru aldiz irabazi dute liga eta nork ezagutzen ditu? Inork ez. Baina mutilak Errege Kopa finalera iristen dira, Barçaren aurka eta jendea gabarra atera behar dutela, ... esaten hasten da. Baina nork pentsatzen zuen irabazi behar zuela? Inork ez! Eta milaka jende Bilbora doa athletiko MUTILEI ikusteko, galdu arren.

    Amaitzeko, eskatu behar dut, nik ezin dudanez gehiagorik egin, mutilak neskak bezala, iritzi honen alde egitea, ez bakarrik futbolean, edozein kirol edo ekintzetan ere, nik egin dudan moduan, testu baten bitartez edo zuen eskuetan dagoen beste modu baten bitartez. Zalantzarik gabe, berdintasuna lortu dezakegu.








 


No hay comentarios: