Futbola |
Kaixo, futbol zaleak:
Ni 13 urteko neska bat naiz, eta futbola oso matxista dela uste dut. Ziur nago neska batzuk oso-oso ongi jolasten dutela futbolera, mutil asko baino hobeto, baina ezin dute horretaz bizi, neskei oso diru gutxi ordaintzen dietelako, beste gauza batzuen artean.
Futboleko mundua planetako bostgarren poblazio handienarekin osatuta dago, 240 milioi futbolari 1'5 milioi taldeetan. Baina gauza hauek ikertzean, batez bestekoan hamar futbolaritik bat, emakumezkoa dela ikusi dute. Ordez, emakumezkoak gizonezkoek dituzten eskubide guztiak dauzkate futbolera jolasteko?
Emakume futbol-talde batek oso altu ailegatu ziren ilusio eta entrenamendu askorekin, eta gero, neska-taldea izateagatik ezer izango baziren bezala tratatu zituzten; eta batek esan zuen bezala, bidean horrelako harriak aurkitzea iguingarria da, gehien maite duzun kirolera jolasteko ilusio guztia kentzen baiduzu.Eta hau vez da bakarrik talde batekin gertatu.. Adibidez Athletic superliga femeninoarekin, gauza berdina gertatu zen.
Beste aldetik, futbola (beste kirol askoren artean) ona dela haurrentzat esan beharra dago. Ez soilik kirola egiteko, taldean egoten ikasteko baizik. Gainera entretenituak egoteko balio die. Baina gauza hauek erakutsi arren ez dut uste futbolaren gauza guztiak honak izaterik.. Futbola edo futbol jokalariak oso heredu txarra direlaz konbentzituta nago, hainbat arrazoi ezberdinetatik.
Adibidez, futbolean drogak sarturik daude, eta ze heredu mota izan daiteke hori haurrentzat? Haien futbolari nahiagoenak dopatzen direnez gero, haurrak hori txarra ez dela pentsatu dezakete. Hori gutxi balitz, edertasun heredu bezala hartzen dituzte futbolari batzuk... Cristiano Ronaldo adibidez, baina horrelako gorputza izateko beharrezkoa den gorputz-grasa askoz txikiagoa izan behar da pertsona normalekin konparatuta.
Azkenik, nahiz eta futbola entretenitua izan, jolas bat baino gehiago, negozio bat dela esan beharra daukat.
Futbolari profesionalekin egiten dituzten kontratuetan edo talde baten fitxajeetan, diru gehiegi gastatzen dute. Futbolari batek oso ona izanagatik ez da beharrezkoa mila eta mila euro gastatzea, edo gol bat sartzean denbora pilo bat horretaz hitzegitea... munduko lurralde askok nola dauden ikusita, batik bat. Nire ustez diru hori lurralde pobreetara eraman beharko zen adibidez, jende asko egunero gozez hiltzen da eta.
Hau guztia esan ondoren, begibistakoa da futbola iguingarria dela zentsu askotan, drogak eta matxismoa nonahi agertzen direlako. Honekin, jendea kontzientziantzea nahi dut, eta eskatuko nizueke gutxienez emakumezko-taldeei futbolean honak izateko aukera ematea, gizonezkoen ilusio berbera edo gehiago daukate eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario