2010-03-08

garraioa 2

 
Kaixo, ni 14 urteko neska bat naiz, eta garraio publikoen alde nago. Egia da oso erosoa dela garraio pribatuetan joatea, baina nire ustez etorkizunean pixka bat pentsatu beharra dugu, ze, benetan komenigarria al da mundua kutsatzea gure erosotasuna oraindik gehiago handitzeagatik?
  
   Alde batetik kotxeek kutsadura handia sortzen dute, hain zuzen ere %50-eko kutsaduraren portzentaia errepideetatik mugitzen diren garraioek sortzen dute, hau da, kotxeak eta kamioiak gehienbat, kontuan hartu beharra dago ere, gehienak autoak direla, eta hori munduko garraio guztien   %60,3 dela.

   Autobusek adibidez pertsona ugari barnean eramanez, %20 bakarrik kutsatzen dute, eman dezagun, esate baterako, autobus batean 20 pertsona doaztela, pertsona kopuru berdina eramateko, ordea, 4 auto behar dira, eta hori beterik badoaz, normalean hori ez da gertatzen. 2009-ko datuen arabera 9 lanetatik 1 kotxeekin erlazionaturik dago, eta kotxe partikularra duten pertsonak %80 baino askoz gehiago dira, ez hori bakarrik, horietatik %55-ek kotxea egunero erabiltzen dute, batez ere lanera joateko. Portzentai guzti hauek kontutan hartuta, kalkuloak eginez, argi ikus daiteke kotxea gehien kutsatzen duen garraioa dela. Garraio pribatu honen alde bazaude, zure ikuspuntua seguruaski ezberdina izango da, garraio publikoek ere kutsadura sortzen dute eta. Kotxea erosoagoa da gainera, etxe aurrean aparkatu ahal duzulako batez-ere. Gauza horiek egia izan daitezke zenbait kasutan, herrietan esate baterako, baina hiri batean, nork du autoarentzako lekua etxe aurrean? Inork ez, bajera batean ez bada behintzat ez, eta hori ere hilabetero ordaindu beharra duzu, beraz ekonomikoki garestia da. Azkenean etxetik nahiko hurrun joan beharra duzu.
  
   Bestalde, kutsaduraz gainera, hainbat arrazoi ekonomiko daude, garraio publikoetan ez duzu gasolinan dirurik gastatu behar adibidez, baina hala ere ibiliz edo bizikletaz joatea modurik aproposena da, batez ere hiri txikietan, mundua zainduz gainera aurreztu egiten duzulako eta kirola ere egiten duzulako. 50-ko hamarkadan Inglaterran kutsaduraren ondorioz zenbat pertsona hil ziren kalkulatzeko ikerketak egin zituzten, eta 3.000 baino gehiago izan zirela ondorioztatu zuten.
 
   Gainera kotxeen alde dagoen jendeak dio kutsadura beste hainbat gauzek ere eragiten dutela, eta kotxea beharrezkoa dela, esate baterako paralitiko edo pertsona zaharrentzat, hauek ezin direlako ibiliz edo bizikletaz joan, eta, zenbaitetan, ezin direlako autobusetara igo. Baina pertsona horiek bakarrik garraio pribatua erabiliz gero, oso jende kopuru txikia izango zela kontutan hartu behar da.
  
   Azkenik, eta amaitzeko, eman ditudan arrazoi guzti hauen ondoren, espero dut garraio publiko gehiago eta erosoagoak gainera jartzea, 3. adineko pertsonentzat egokituak, baina batez ere espero dut jendeak kotxea beharrezkoa denean bakarrik erabiltzea, hortaz konbentzitu nahi nituen eta, hori zen nire helburu nagusia. Pentsa ezazue horrela hirietako zarata, trafikoa eta hainbat gaixotasun adibidez murriztuko zirela beste batzuen artean.

 OLATZ PEREZ DE URABAYEN
14 URTEKO NESKA BAT

 

No hay comentarios: